Asteburu emankorra izan dute Lautxirrinka klubeko kideek. Aiaraldeko irristaketa taldeko hiru kide joan ziren atzo Arrigorriagara, Arri-gorri Trofeoaren XII. edizioan parte hartzera: Izadi Orive, Katerin Lozada eta Brais de la Cruz. Azken honek zilarrezko domina eskuratu zuen txapelketan, C mailan.
Lautxirrinka klubak hiru kirolariak zoriondu ditu sare sozialen bidez. Era berean, eskerrak eman dizkiete txapelketako antolatzaileei. “Eskertzekoa da ekitaldia antolatzea, bero handia eta eragozpenak gorabehera”, nabarmendu dute.
Ostegunean egin zuten Lautxirrinkako kideek denboraldia amaitzeko erakustaldia, Granja kiroldegian.