Tubacex deslokalizazioaren bidean urratsak egiten ari dela salatu du LAB sindikatuak

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 23a, 18:00

Tubacex taldeko LAB sindikatuko kideak. / Aiaraldea.eus

Sindikatuak azpimarratu du Abu Dabin lantegia irekitzeko mehatxua erabili zuela enpresak kaleratzeak abiatu baino lehen.

LAB sindikatuak oharra zabaldu du bere iritzia emateko Tubacex taldeko azken albisteei buruz. Izan ere, erakundearen ustez, Arabiar Emirerri Batuetan lantegi bat irekitzean, konpainia saiatuko da Aiaraldean dauden fabriken garrantzia murrizten. 

Antolakundearen aburuz, ekoizpena deslokalizatzeko saiakera da Tubacex egiten ari dena eta gogoratu du hori mehatxu moduan erabili zuela zuzendaritzak: "Asmo hori jada erakutsi ziguten Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurreko negoziaketetan. Lan baldintzen jaitsiera onartzeko erabili zuten Abu Dabin produkzio lantegiak sortzearen mehatxua".

Horrez gain, sindikatuak hautu horren ardura leporatu die indarrean dagoen lan hitzarmenaren sinatzaileei eta Eusko Jaurlaritzari. Alde batetik, honakoa aipatu du: "enpresa komiteak onartu egin zuen hitzarmenean adostutako baldintzak ez betetzea eta lan orduak gehitu zizkiguten". Jaurlaritzari dagokionez, ordea, sindikatuak beste hau adierazi du: "enpresari babesa eman zioten enpleguaren suntsiketan, lan baldintzen prekarizazioan, lanaldia handiagotzen eta soldata izozten". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide