Natxo Urkixoren kontrako akusazioa bertan behera geratu da, 2019an gertatutako isurketaren harira

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 25a, 08:30
Natxo, bi legealditan EH Bilduko alkatea izandakoa.

Fiskalaren erabakia berretsi du epaileak eta Natxo Urkixo Laudioko alkate ohiaren kontrako akusazioak ez du aurrera egingo, 2019an Nerbioi ibaian jazotako isurketarekin harremana ez duela ebatzi baitute.

2019ko abuztuan Nerbioi ibaian izandako isurketak ondorio nabariak izan ditu. Alde batetik, udal hiltegian zuenez jatorria, Ander Añibarro alkatea, Natxo Urkixo aurreko alkatea eta azpiegiturako arduraduna ikertu zituen Ertzaintzak. Hori dela medio, 2021ean jakinarazi zieten epaiketara jo beharko zutela, ingurumenaren aurkako delituak leporatuta.

Aurtengo martxoan epaitegiak erabaki zuen Ander Añibarro alkatearen kontrako akusazioak ez zuela oinarririk eta berriki gauza bera egin dute Natxo Urkixo aurreko legealdiko udal gobernuburuarekin. EH Bilduko kideak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dio ez diola garrantzia berezirik eman auzi guztiari: "Epaiketak aurrera ez egitea guztiz normala da".

Halaber, aurreko alkateak espero du eskualdeko araztegien eraikuntza lanek behin betiko konpontzea egun Nerbioi ibaian dauden isurketa arazoak. "Hori da garrantzitsuena", adierazi du Urkixok,

Alkate ohiak argitu dio Aiaraldea Komunikabideari udal hiltegiaren arduradunak ere ez duela epaiketarik izango.

Ibilbide juridikoa bertan geratu den honetan, gogoratu beharra dago 2019ko isurketaren ondorioz, lehen aldiz itxi zuela hiltegia udalak zenbait hilabetez. 2021ean behin betikoa bilakatu zen itxiera eta horrek protestak sortu zituen eskualdeko lehen eta hirugarren sektorean, bereziki.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide