Sarrera doakoa izango da, baina borondatea eskatuko da, gazte sortzaileen lana babesteko. Era berean, afaltzeko aukera ere eskainiko da kontzertuaren ostean.
Honakoa ez da izango Ane eta Ainizek eskualdean eskainiko duten lehen kontzertua. Duela bi uda Laudioko Abasto plazan egon ziren jotzen, 'Faktoria Arrastiak' zikloaren barruan:
Uztaileko asteazken guztietan egongo dira musikari gazteen emanaldiak Faktorian. Datorren astean Dardara soinu sistema igoko da oholtzara, eta uztailaren 27an Lorea Zulaikaren txanda izango da.