Pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak gaur gauean Laudion, Ez&Bai saltokian lapurtzea egotzita. Poliziak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, 3:15ak aldera jaso dute abisua, dendako alarmaren partetik. Lapurrak dendako ateko kristala hautsi du estolda batekin.
Dendako kideek azaldu dute lapurrak ez duela dirurik eraman. “Baina arropa batzuk odolez busti ditu, atetik sarterakoan kristalekin moztu delako”, nabarmendu dute, “alarmak pasa digu abisua eta dendara iritsi garenerako Ertzaintza bazegoen bertan. Odol arrastoa jarraituta topatu dute lapurra, Aretarantz bidean”.
Aurrekariak
Azken urtean hainbat lapurreta egon dira Laudion eta eskualdean. Horietako asko, baina, ez dira dendetan izan, trastelekuetan baizik.