Aretako jaien hirugarren eguna ospatu zuten atzo. Herri kirol erakustaldiak eman zion hasiera egunari. Eguerdian herri bazkariaren txanda iritsi zen, eguneko ekintza nagusia. Aretako dozenaka lagun elkartu ziren txosnaguneko karpa azpian sargoriari aurre eginez. Jolasek eta dantza plazak iluntzera arte luzatu zuten giroa. Azkenik, Biziraun erromeriak musikaz agurtu zuen igandea.
Aretako jaiak, ordea, ez dira amaitu, eta oraindik bada zertaz gozatu. Gaur paella lehiaketa egingo dute, eta iluntzean Igor Arzuagak kontzertua eskainiko du Aretako Kultur Etxean.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte