Zergatik ospatzen dute mojoien ekitaldia Aretan, uztailaren 26an? Izatez, 1751. urtean Laudio eta Arrankudiaga herrien arteko talkaren oroimen ekitaldia da. Hala, mugarriak euren tokietan daudela konprobatzen dute, udal agintarien ordezkaritzapean. Valladolideko (Espainia) kantzelariak agindu zuen mugarria ezartzea. Ordutik hona, bi herrietako alkateek hitzordua jartzen dute mugarrian bertan udaletan gordetako gezia finkatzeko.
Badu berezitasunik, ordea, horrek ere: Laudioko geziak otsoak ditu, eta Arrankudiagakoak lehoiak. Ekitaldiaren ostean, nork bere gezia jarri eta euskal ikurrinarekin estaltzen dituzte mugarriak. Ezkurra aldizkariak 2016. urtean zabaldu zuen gertaeraren historiaren berri.
10:00etan izan da gaur goizeko ekitaldia. Ohiturei jarraiki, Arrankudiagako trikitilariek lagunduta egin dute Atxetatik Santa Anarainoko bidea, eta ondoren luntxa izan dute Aretan.
Azken txanpan badaude ere, oraindik ez dira bukatu Aretako jaiak. Hemen ikusi daiteke gaurko egitaraua.
Argazkiak: Txomin Egiluz eta Izar Mendiguren Cosgaya