Atzeratu egingo da Laudioko Antzokiaren eraikuntza prozesua, obrak egiteko lehiaketa publikoa esleitu gabe geratu delako. Udalak jakinarazi du lanean ari dela lehiaketa berria martxan jartzeko. Ez dute informazio gehiagorik eman baina, itxura guztien arabera, eskaintza erakargarriagoa egin beharko dute (baldintza edo prezioen aldetik), enpresa gehiago aurkeztu daitezen.
Obretara 5.180.863,11 euro bideratzea zen Udalaren asmoa. Udalak jarriko du diru kopuru horren gehiengoa. Arabako Foru Aldundiak 2 milioi euro jarriko ditu, Aiaraldea ekonomikoki suspertzeko inbertsio planaren bidez. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, 500.000 euroko ekarpena egingo du.
Ekainean egin zuten proiektua azaltzeko prentsaurrekoa hiru erakundeetako ordezkariek:
Handik egun gutxira abiatu zuten lehiaketa publikoa. Obrak urte amaieran hastea zen asmoa, 2024an amaitzeko. Azken ezustekoarekin, baina, epeak moldatu beharko dituzte.