Laudioko Udalak erantzuna eman dio ostegunetako azokan parte hartzen duten baserritarrek aste honen hasieran plazaratutako oharrari. Tokiko erakundeak ziurtatu du ostegunetako azoka egiten jarraituko dela hilabete honetan zehar, salbuespen bakar batekin: abuztuaren 25an ez da egingo, San Roke jaiak direla eta.
Era berean, Udalak ziurtatu du merkatua egingo zenaren oharra abuztuaren 4 eta 5ean igorri zela, "komunikazioan izandako akatsa ezagutu ondoren". Baserritarrek, euren aldetik, salatu dute orain arte ez dutela jakinarazpen ofizialik jaso.