EGITARAUEN ANALISIAK

Amurrioko jaietako kultur ikuskizunen %67 gizonezkoak soilik barne hartzen dituzten taldeek osatuko dute

Erredakzioa 2022ko abu. 12a, 07:30

La Furia taldeak joko du igandean Amurrioko jaietan. / Tom Haggen

Zer nolako presentzia izango dute emakumeek Amurrioko jaietako kultur ekitaldietan? Generoaren azterketa egin du Aiaraldea Komunikabideak, Udalaren eta Jai Herrikoien aldeko Batzordearen egitarauak behatuta.

Abuztuaren 12an hasiko dira Amurrioko festak. Aiaraldea Komunikabideak  jaietako ekintzen genero azterketa egin du. Guztira, 127 jarduera barne hartzen ditu 2022ko egitarau osoak, eta horietatik 48 izango dira (%37,80) kultur ikuskizunak.

Kultur ekintzen %67 gizonezkoek oso-osorik osatutako taldeek gauzatuko dituzte, emakumeak bete-betean (%100) protagonista diren emanaldiak %13 bakarrik diren bitartean

Genero arrakala nabarmena da: kontratatutako kultur ekintzen %67 gizonezkoek oso-osorik osatutako taldeek gauzatuko dituzte, emakumeak bete-betean (%100) protagonista diren emanaldiak %13 bakarrik diren bitartean. Zentzu horretan, ikuskizun mistoak (emakumezko zein gizonezkoek osaturiko taldeenak) %21 izango dira. Horietatik %4 izango dira guztiz parekideak (hots, emakumezko eta gizonezko kopuru bera dutenak), %4an emakumeak izango dira gehiengoa oholtzan, eta %13an gizonezkoak. Zenbakitara ekarrita, ondorengoa da Amurrioko kultur ekitaldietako genero azterketa:

 

Zenbaketa egiteko irizpideak

Aiaraldea Komunikabideak egin du azterketa. Zenbaketa errazteko, kultur ekitaldiak soilik hartu dira kontuan (kontzertuak, ikuskizunak, antzerki emanaldiak...). Hau da, albo batera utzi dira hizkuntza-irizpideen arabera sailkatzeko zailak diren zenbait jarduera (herri bazkariak, lehiaketak, ekitaldiak…). 

Era berean, Amurrioko Jai Herrikoien aldeko Batzordeak eta Udalak argitaratutako programa erabili da zenbaketa egiteko. Tokiko erakundeak eta herriko beste hainbat elkarte eta eragilek antolatutako jarduerak agertzen dira bertan, egingo diren ia guztiak, alegia. Dena den, zenbait jarduera (tabernek azken orduan iragarritako emanaldi batzuk kasu) ez dira kontuan hartu. Modu horretan, 48 ekitaldi aztertu dira guztira.

Parekidetasuna neurtzerako orduan, aldiz, lau multzo osatu dira. Lehen multzoan soilik gizonez osatutako talde eta emanaldiak sartu dira. Bigarren multzoan, gizonezkoak nagusi diren kasuak barnebildu dira (%50 edo gehiago gizonezkoa). Hirugarren multzoan, berriz, emakumeak nagusi diren emanaldiak daude (%50 edo gehiago emakuzkoak direnak). Laugarrenean, ordea, soilik emakumez osatutako taldeak sartu dira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide