Azkenak kuadrillako bi kide arduratu dira aurkezpen lanak egitea, Suziri Jai Batzordearen ordezkari gisa. Maite Cortazar Agüera jaietako zinegotziari eman diote hitza lehenbizi. Bera arduratu da pregoilariak aurkezteaz.
Sebastian Martin Manzano 'Txanin' eta Jose Ignacio Goikoetxea 'Txetxu' dira aurtengo sanrokeetako pregoilariak, Terencio eta Tomasa erraldoiak eramaten urtez luzez eginiko lanaren aitortza gisa. Oso pregoi xumea plazaratu dute bi bizilagunek, egin duten lana herritar gisa egin dutela aitortuaz. Jaietaz gozatzeko deia luzatu dute, eraso matxisten aurkako aldarri irmoa plazaratzearekin batera.
Aldarri du bere egin du baita Ander Añibarro alkateak, eta azken urteetan zendu diren bizilagunak izan ditu gogoan.
Belaunaldi aldaketa
Bukatzeko, sorpresa bat prestatu diete bi pregoilariei. Tomasa eta Terencio erraldoiek dantza bat eskaini diete. Bi gaztek maneiatu dituzte panpinak. Belaunadi aldaketa, beraz, bermatuta dagoela dirudi.
Ondoren, hainbat abesti ezagun jo dituzte Arloteek eta Laudioko Musika bandak, ekitaldiari amaiera emateko.
Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares