12:00etan piztu du Javi Arteta txupineroak Laudioko jaietako suziria. Ondoren lehertu da festa, nahiz eta goizetik egon diren jai kuadrillak festa gosez. Horren adierazle izan dira herri gosaria edota goizeko kalejira.
17:00etan eski taula txapelketa egin dute Zubiaur kalean, eta herri kirolek hartu dute Aldai plaza. Lamuza plazan, berriz, kale antzerkia egon da
Txosnen irekieraren ondotik, herrigunera hedatu da jaia. Hala, herritar ugari batu dira ospakizunetara Alberto Acero plazan zein Zubiko Malekoian.
17:00etan eski taula txapelketa egin dute Zubiaur kalean, eta herri kirolek hartu dute Aldai plaza. Lamuza plazan, berriz, kale antzerkia egon da. Hain zuzen, Trucos locos konpainiaren Tartana emanaldiak zirikatu ditu ikus-entzuleak, oreka eta txantxa artean.
Gauean kontzertuak izango dira nagusi. Batetik, Mocedades taldeak joko du herriko plazan, eta bestetik, Akerbeltz erromeriak girotuko du txosnagunea.