Ekintza gehiago ere egon ziren atzoko egunean. Jai kuadrillek jarduera sorta zabala antolatu zuten. Horrez gain, Pablo Bilbao Memorialaren XXXI. edizioa ere egin zen. Lasterketa ikusgarria izan zen, Arrañoko aldapetan amaitu baitzen. Ondoren, Aldai plazan egin zuten sari banaketa.
Gauean, aldiz, Zea Mays taldeak ehunka lagun bildu zituen Herriko plazan.