Olatz Camino txirrindularitza profesionalean arituko da hurrengo urtean, Eneicat - RBH Global taldean

Aitor Aspuru Saez 2022ko abu. 19a, 07:10

Olatz Camino hainbat aldiz igo da podiumera azken denboraldietan.

Laudioarrak Sub-23 mailan hasiko da, baina aukera izango du lasterketa garrantzitsuetan aritzeko, UCI Women's Team kategorian, errepideko txirrindularitzan dagoen gorena.

Olatz Camino pozik dago bere buruan zituen kirol helburuak betetzen ari delako. Azken bi denboraldietan emaitza bikainak lortu eta gero, Eneicat - RBH Global talde profesionalera batuko da 2023an.

Eneritz Iturriaga kirolari profesional ohiak eta taldeko zuzendariak eskaini zion aukera hori ekainean bertan, eta duela hilabete bat baiezkoa eman zion laudioarrak. Taldeak duela hiru egun iragarri zuen Caminoren fitxaketa, eta azpimarratu du bere etengabeko lanaren jarraitzaileak direla.

Sub-23 mailan hasiko bada ere, Olatz Caminok azaldu du aukera izango duela nazioarteko lasterketa garrantzitsuenetan egoteko talde profesionalarekin

Eneicat - RBH Global lehiatzen da UCI Women´s Team kategorian, hau da, errepideko txapelketa nagusienetan. Caminok uste du lehen urtea izanik, bere eginkizuna dela ikastea eta hobetzea: "Gehiago entrenatu behar dut, lasterketa garrantzitsuenetan parte hartu nahi izanez gero".

Izan ere, kirolaria Sub-23 mailan hasiko da, baina espero du elitean lehiatzeko aukera izatea: "Esan didate, printzipioz, UCIko Pirinioetako edota Estatu frantseseko zenbait probatan egoteko atea irekiko didatela".

Orain Leon, 2023an Abadiño

2019an sortua, Eneicat - RBH Global taldea Leonen kokatuta dago. Ordea, 2023an Abadiñon finkatuko da, hangoa baita bere zuzendaria. Caminok goraipatu du berarekin lan egitea oso erraza dela eta gertutasunak horretan lagunduko duela. Laudioarrak nabarmendu du bere taldekideak ezagutzen dituela jadanik eta ondo moldatzen dela eurekin.

Azkenik, gazteak eskerrak eman dizkie gurasoei, euren laguntza gabe ezinezkoa litzateke profesional mailara heltzea eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide