Laudioko Udalak argudiatu du baserritarrei osasun eta lan araudia betetzea baino ez diela exijitu

Aitor Aspuru Saez 2022ko abu. 23a, 13:13

Ostiralean ohiko azoka egingo da Baserritar Egunean./ Aiaraldea

Baserritarren mobilizazioaren aurrean, Laudioko Udalak azaldu du azoketan ezarritako baldintzak Estatu espainiarrekoak eta Europakoak direla.

Ostiralean tokiko ekoizleek 10 minutuko plantoa eta mobilizazioa egingo dute Baserritar Eguneko azoka dela medio. Horren harira, Laudioko Udalak adierazi du: "Laudioko Udalak baserritarren merkatura produktuak saltzera joaten diren pertsonei soilik exijitu die osasun- eta lan-arloan indarrean dagoen araudia betetzeko".

Horrez gain, tokiko erakundeak azpimarratu du indarrean sartu den araudia ez duela berak sortu, baizik eta beste instituzio goren batzuen irizpideak jarraiki ezarri duela: "Osasun Erregistroko inskripzioari dagokionez, saltzaile batzuentzat nahitaezko baldintza da, egiten duten jarduera motaren arabera, eta bakoitza da inskribatuta egon behar duen ala ez jakiteko arduraduna. Ez da Udalak ezarritako betekizuna, Europako eta Estatuko arauek ezarritakoa baizik".

Azkenik, Udalak argitu nahi izan du araudi berriaren eskutik ez dela debekatu produktuen eraldaketa: "oinarrietako batean ere ez da jasotzen produktuak ekoizlearen edo ekoizlearen jabetzakoak ez diren transformazio-zentroetara bidali ezin direnik, eta beste eragile batzuekiko interakzioa baimentzen da produkzio-katearen hainbat puntutan".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide