Gaueko ordu txikietan atxiloketa egin du Laudioko Udaltzaingoak. Zehazki, 20 urteko gizonezkoa harrapatu du Iza okindegian indarra baliatuta sartu eta gero.
Egilea, edonola ere, Ertzaintzaren menpe geratu da, zeinak argiketak egin dituen. Poliziak leporatu dio herritarrari lapurreta egitea, indarra erabilita. Une hauetan komisaldegian dago arrastatua eta Ertzaintzak adierazi du arratsaldean epaitegira eramango dutela.
Auzokide baten deia
Iza okindegiko langileek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari lokalaren alboan bizi den lagun batek deitu duela polizia.
Berak azaldu die okinei ostikoka apurtu duela dendako atea eta aurretik beste bi dendetan lapurtzen saiatu dela. Halaber, auzokidearen ustez, atxilotua mozkor zegoen.
Ez da lehenengo aldia Iza okindegian lapurtzen dutela. Izan ere, martxoan gauza bera gertatu zen.