Lapurreta ugari jaso dira gaur goizaldean Laudioko saltoki eta trastelekutan

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mar. 26a, 12:49

Lapurreta oldea gertatu da Laudion gaur goizaldean. Lapurrak herriko hainbat komertzio eta trastelekutan sartu dira, eta kalte material ugari eragin dituzte. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Kristalak eta ateak hautsita esnatu dira Laudioko hainbat komertzio eta trasteleku, gaur gauean jazotako lapurreta oldearen ondorioz. Ertzaintzak hiru salaketa jaso ditu honezkero.

Hain zuzen ere, Zumalakarregi etorbideko Iza okindegian, Aldai plazako Txango tabernan eta Ugarteko hainbat trastelekutan gertatutako lapurreten berri jaso du poliziak.

Lekukoen arabera, udalerriko zonalde gehiagotan ere gertatu dira lapurretak; Aretako komertzioren batean eta Latiorro auzoko trasteleku batzuetan, esaterako. "Litekeena da egun honetan salaketa gehiago jasotzea" adierazi du Ertzaintzaren prentsa bulegoak.

Aiaraldea Komunikabideak jakin duenez, Ugarteko kioskoan eta Zumalakarregi etorbideko auto batean ere lapurreta saiakerak egon dira.

Poliziak ikerketa abiatu du, baina jakinarazi dute oraindik ez dela atxiloketarik gertatu. "Kasu guztietan indarrez sartu dira lapurrak, eta kalte material handiak eragin dituzte" azaldu du Ertzaintzak.

Lapurreta gehiago

Duela 10 egun, martxoaren 16an, Aretako urbanizazio bateko 20 trastelekutan lapurtu zuten. Azken hilabeteetan, ordea, kasu gehiago egon dira: Otsailean Jose Arrue kaleko sei trastelekutan lapurtu zuten, eta herriko zenbait establezimenduren aurkako ekintza bandalikoak gertatu dira ere.

Argazkiak: Iza okindegia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide