Itxarkundia eta Akelarre Laudioko dantza taldeen dantza saioekin, kontzertu berezia eskaini zuen bart Korrontzik

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abu. 29a, 08:05

Korrontzi taldearen kontzertua egon zen atzo gauean Alberto Acero plazan. Laudioko Itxarkundia eta Akelarre dantza taldeek ez ezik, Aitor Aspuru etxegoiendarrak ere hartu zuen parte.

21:30ean izan zen Korrontziren kontzertua atzo, Alberto Acero plazan. Pittin bat beranduago hasi bazen ere, jendetza erakarri zuen kultur ekitaldiak. Izan ere, herriko bi dantza talderen parte hartzea iragarria zegoen. Batetik, Itxarkundia dantza taldearena, eta bestetik, Akelarre eragilearena. 

Guztira, 17 abesti jo zituen taldeak, eta trikiti doinuez gain, pandero hotsak izan ziren nagusi. Hain zuzen, Aitor Aspuru dantzari eta panderojole aiaraldearra izan zen gonbidatu berezietako bat, askotan taularatu izan dena talde horrekin.

Arratsaldea euritan igaro bazuten ere, laudioarrek ez zuten hutsik egin eta jende ugari bertaratu zen dantzari eta trikitilarien emanaldiaz gozatzera. Ondoren, Erroketxu txakurraren erreketa kalejirarekin agurtu zituzten jaiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide