Kulturlab ekimenak horma irudi berria jarriko du ostiralean

Aitor Aspuru Saez 2022ko abu. 31a, 17:30

Ikusgai dagoen muralaren instalazioa./ Aiaraldea

'Peke' argazkilari laudioarraren 'Biofilia' argazki konposizioa egongo da ikusgai Zumalakarregi etorbideko horma batean. 

Uda honetan bertan abiatutako ekimenari jarraipena emateko, Kulturzaleak taldeak horma irudi berria jarriko du Zumalakarregi etorbidean. 'Bigarren azala' deituriko jarduerak irudi berria eskainiko du ostiralean. Zehazki, 16:00etan hasiko dira itsasten eta 18:00etan espero dute instalazioa amaituta egotea, hedabideek jaso ahal izateko.

Taldeak azaldu du 'Biofilia' artelana aurkeztuko dutela, Peke tokiko argazkilariaren sorkuntza.  Izen bereko La Familia Inventadak egindako proiektuaren parte izan diren argazkiekin osatua dago konposizioa, eta lana burutzeko Susana Saguer artista eszenikoa izan da modeloa.

Joan den udazkenean Laudioko Olarte parajean lortutako naturako hainbat irudiren konposizioa islatzen du. "Bertan, giza irudia eta ispilu bat agertoki naturalean integratuta jolasten du, eta oso konposizio interesgarria lortzen du, non barrualdea eta kanpoaldea adierazpen bakar batean elkartzen diren" nabarmendu du Laudioko Kulturzaleak kolektiboak.

Ekimen zabalagoa

Taldeak berak gogoratu du 'Bigarren azala' egitasmoa Kulturlab esku hartze artistikoaren barruan dagoela. Hori mantentzeko itsas edukiontziak egon dira Lamuza Parkean, baina Udalak erabaki zuenean atzerago mugitzea azpiegiturak, Kulturzaleak-ek erabaki zuen beste adierazpen mota abiatzea. 

Horrez gain, kolektiboak 'Inside Out' nazioarteko proiektu artistikoarekin jarraitzen du, eta beste 80 atxikimendu egin ditu abuztuaren 26an Herriko Plazaren inguruan aire zabalean jarritako argazki-set baten bidez.

Dagoeneko 200dik gora dira kultura eta gizarte bizitzako laudioar pertsonen erretratu artistikoak, proiektuari hasiera eman zitzaionetik egin direnak. Proiektu horrek, onartua izateko, hobekuntza sozial edo kulturalen baten aldarriari lotuta joan behar du. Kasu honetan, erakundeei Laudioko kulturarekin inplikazio handiagoa eskatzen zaie, eta, zehazki, Lamuzako parkeari dagokionez aldaketa positiboa.

Proiektuan parte hartzen dutenek manifestu bat sinatzen dute, eta bertan jasotzen denez “erakundeak ezin dira eraikinak konpontzera mugatu, ez daitezen erori, auzokideen presioaren karkaxetara, baizik eta aurre egin behar diote kultura, aisia eta kohesioa aktibatzeko etorkizuneko proiektu bat komunitatearekin definitzeko erronkari. Horretarako, parkeak eskaintzen dituen aukeretan sinetsi behar da, eta erakundeen eta kultura-sarearen artean partekatutako estrategia integral bat abian jarri”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide