Bigarren murala jarri du Kulturlab eragileak Zumalakarregi etorbidean egokitutako txokoan. Orain arte Kulturlab-en itsaski bat egon da, eta gaur arratsaldean inauguratu dute bigarren alea. Hain zuzen, 'Peke' argazkilari laudioarraren Biofilia obra jarri dute ikusgai paretan.
Proiektua Laudioko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital fundazioaren babesarekin garatu dute. "Obra iragankorra da, eta datozen asteetan beste eskuhartze bat egingo da haren ordez", zehaztu dute azalpen euskarrietan.
1970. urtean jaiotako 'Peke' argazkilaria da egilea, eta eszenarako La familia inventada proiektuko Susana Saguer artista eszenikoa izan du modelo lanetan. Hain zuzen, Olarte eremuan ateratako argazkien collagea da murala.
Argazkiak: Nerea Iglesias Lili