ARGAZKI KRONIKA

Ehunka bizilagunen babesa jaso dute Superberriakeko langileek, greba mugagabearen lehen egunean

Txabi Alvarado Bañares 2022ko ira. 16a, 21:24

500 lagun baino gehiago bildu dira gaur arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioan.

Indartsu abiatu dute Superberriakeko kideek greba mugagabea. Supermerkatu kateko denda batek ere ez du pertsiona igo gaur, ez baita langilerik joan lanera. Eguerdian dozenaka lagun bildu dira beharginek Bilboko Alde Zaharreko dendaren aurrean eginiko elkarretaratzean. Arratsaldean, aldiz, 500 herritar baino gehiago batu dira Laudioko supermerkatutik abiatu den mobilizazioan. 

"Grebaren jarraipena %100ekoa izan da", nabarmendu dute langileek Herriko plazan eginiko hitzartzean. Orain arte esandakoa errepikatu dute grebalariek: zuzendaritzak ezarri nahi duen Enplegua Erregulatzeko Espedienteak ez duela inolako zentzurik, eta ez dagoela horrelako neurririk justifikatzen duen arrazoi ekonomikorik. 

Gauzak hala, salatu dute Superberriakeko zuzendaritza dela egoeraren erantzule zuzena, eta nabarmendu dute enpresaren jabeak herrikoak direla, eta eurak direla "70 familia kalean uztearen" errudunak.  

Bukatzeko, langileek eskerrak eman nahi izan dizkiete mobilizazioa igaro bitartean pertsiana jaitsi duten saltokiei. Era berean,  beste enpresetako langileak edota saltokietako bezeroak izan dituzte gogoan, "bidalitako indar eta animoengatik". 

Bihar Amurrion

Bihar Amurrioko dendaren parean egingo dute elkarretaratzea, 12:30ean. Datorren, aldiz, "herriz herri" mobilizatzeari ekingo diote, "astelehenean Ugaotik hasita".

Argazkiak: Aitor Burgoa eta Txabi Alvarado

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide