Laudioko bideo rallya, abian

Txabi Alvarado Bañares 2022ko ira. 21a, 13:00

Parte hartzaileek larunbatera arte izango dute bideoak grabatzeko. / Aiaraldea.eus

Bihar irekiko da izen ematea, eta larunbatean aurkeztuko dira lanak. 

Hezkuntzaren esparrutik ikus-entzunezkoetara salto egingo du Kirikiñok datozen egunetan. Bideo rallya antolatu dute aisialdi taldeko kideek, Laudioko Udalaren laguntzarekin. Bihar (osteguna) irekiko dute izen ematea, 18:00etan. 688 726 665 telefonora deitu edo mezua bidali beharko da inskribatzeko.

Parte hartzaileek larunbatera arte izango dute lanak entregatzeko epea. Izan ere, egun horretan proiektatuko dituzte bideo guztiak, 12:00etan Aldai plazan, Euskararen Egunaren testuinguruan. Jarraian egingo dituzte bozkaketa eta sari banaketa. 

Ikus-entzunezkoek bi baldintza baino ez dituzte bete beharko: euskara hutsez izatea eta hiru minutuko gehienezko iraupena izatea. Gaia, aldiz, librea izango da. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 100 eurotan baloratutako bi sari emango dizkiete irabazleei. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide