Ekitaldia egin zuten atzo Lezeaga aretoan espazio berria aurkezteko. Horrekin batera, Laia Laudio eskola ere inauguratu zuten, emakumeentzako espazio bilakatzeko asmo duten Lezeaga Aretoan. Aurkezpen ekitaldiaz gain, Alarma morea taldearen kontzertua ikusteko parada egon zen. Horrez gain, La familia inventadako klownen eszenak ere izan zituen osagai aurkezpen ekitaldiak.
Loli Muriel berdintasun zinegotziak, Ander Añibarro alkateak eta Ainhoa Campo Arabako Foru Aldundiko berdintasun teknikariek ekimenaren eta espazioaren garrantzia azpimarratu zuten hitzartzeetan. Avillo eta Solastiar elkarteetako lehendakari ohiak ere izan zituzten gogoan ekitaldian. Pertsona hauek omendu zituzten: Julia Gonzalez (Avilloren sortzailea), Mari Mendibe (Avilloko lehendakaria), Maite Bilbao (Avilloko lehendakaria), Maria Jesús Aretxederra (Solastiarreko kidea) eta Judith Uriarte (Kultura Herrikoiaren zentroaren sortzailea).
Argazkiak: Aiaraldea.eus eta Laudioko Udala