Josu Ortiz Delgadoren Luces del año lana gailendu da Abesbatzentzako XXVIII Konposizio Txapelketa - BBK sari nagusian. Musikari laudioarrak sare sozialen bidez eman du lorpenaren berri. Aurreratu duenez, 2023ko otsailaren 25an estreinatuko dute obra, Barakaldoko Clara Campoamor Gizarte Etxean.
Gaztea den arren, ibilbide oparoa egin du Ortizek dagoeneko konposaketaren munduan. Iaz bi lan estreinatu zituen Madrilgo Reina Sofia Museo ospetsuan
Gaztea den arren, ibilbide oparoa egin du Ortizek dagoeneko konposaketaren munduan. Iaz bi lan estreinatu zituen Madrilgo Reina Sofia Museo ospetsuan.
Bost urterekin hasi zen musika ikasten, eta Laudioko Musika Bandatik zein Bilboko Kontserbatoriotik igaro zen gero. Egun Madrilen dago laudioarra, Konposizioa eta Orkestra Zuzendaritza ikasten.
Hemen ikusi daiteke saria irabazi duen konposizioaren partituretako bat:
