Larunbatean Suburban Rebels, Malas Cartas, Against You, Shot eta Koska taldeek jo zuten Sorgin tabernan. Kontzertuen helburua izan zen ditua lortzea Hardcore Hits Cancer egitasmoarentzat eta antolatzaileek uste dute arrakasta izan zutela. Izan ere, sarrerekin 1.800 euro eskuratu zituzten eta kamiseten salmentarekin ere diru asko bildu zuten. Minbizia duten umeen familiei laguntzea da ekimenaren xedea.
Israel Fernandez laudioarrak azaldu zuenez, larunbatekoa bigarren edizioa izan da Laudion eta tokiko hainbat negoziok lagundu dute. Taldeen, laguntzaileen eta publikoaren parte hartzea ez ezik, antolatzaileek bereziki eskertu dituzte DJ Nash eta soinu teknikariaren ekarpenak.
Argazkiak: Hardcore Hits Cancer