Laudioko Gazte Asanbladak publiko egin du gaur azken asteetan sei isun heldu direla ekainaren 13ko gertakarien harira. Egun horretan Gaztetxearen kaleratzearen kontrako mobilizazioa egin zuten eta istiluak egon ziren Ertzaintzak gazteak errepidetik indarrez bota zituenean. Berez, denbora luzez eten zuen trafikoa protestak Zumalakarregi etorbidean, polizia oldartu baino lehen.
Horren aurrean, Udaletxearen erantzuna zipaioak bidaltzea izan da eta bertan zeuden kontra kargatu dute bortizki. Argi dugu Udaletxea dela egoera honen guztiaren erantzulea, berea baitzen desalojo agindua gelditzeko erantzunkizuna.pic.twitter.com/X8Aqzrdeld
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) June 13, 2022
Hori dela eta, poliziak sei gazteri leporatu die "desobedientzia, erresistentzia eta agenteen aurka indarra erabiltzea". Zehazki, ertzainek egotzi diete jaramonik ez egitea euren aginduei, eta bidetik kentzera joan zirenean, poliziei aurre egitea. Isuna jaso duten gazteen artean, bost Laudiokoak dira.
Reparto de hostias. Es el lenguaje del PNV. Gaztetxea Aurrera! @laudiogaztetxea@Antifaxismoa pic.twitter.com/94zuLjcBwB
— juanjo.basterra (@jotabe1963) June 13, 2022
Zigorrak 700 euro ingurukoak dira eta, guztira, 4.000 euroko kopurua gainditzen dute. Ertzaintzak Herritarren Segurtasunerako Legea baliatu du horretarako ('Mozal Legea' gisa ezgutzen dena), hau da, administrazio prozedura.
Gazte Asanbladaren asmoa
Isunen berri eman ez ezik, Laudioko Gazte Asanbladako kideek salatu dute Lamuza Parkeko obrak baliatu zituela Udalak Gaztetxea ixteko behin betiko. Horrez gain, tokiko erakundeari kritika gehiago egin dizkiote: "Ez du parkeko kolektiboak birkolokatzeko asmorik izan eta ez digu espazio berrien antolaketan esku hartzen utzi".
Hori dela eta, kanpaina abiatuko dute gazteek. Azaroaren 25ean, adibidez, kontzertua egingo dute Orbeko Etxean dirua biltzeko:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!