Urriaren 21ean Guggenheim Museoan banatu zituen Seriesland jaialdiak bere aurtengo edizioko sariak eta Daniel|a| websaioa zorionekoa izan zen. Berez, bi aitorpen eraman zituen Mikel Ayllon laudioarraren gidoian oinarritutako proiektuak. Alde batetik, Gabriel Ocinak lortu zuen taldeko aktorerik onenaren saria. Bestetik, Euskal websail onena izendatu zuten lana.
Azken aitortza horrek nazioarteko ateak ireki dizkio ikus-entzunezko ekoizpenari eta Alemaniako Die Seriale, Miamiko Miami Web Fest, Rio de Janeiroko Rio Web Fest eta Los Angeleseko LA Web Fest jaialdietan parte hartuko du.
Mikel Ayllon laudioarrak adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari poztasun izugarria sortu dutela sariek Piszifaktoria Laborategiko kideen artean: "Lan pilo egin dugu eta saria aitortza bat da. Horrek beti animatzen du lanean jarraitzera".
Horrez gain, Ayllonek harrotasuna aipatu du ere: "Euskaraz egindako websaio hau Estatu Batuetara, Alemaniara eta Brasilera zabalduko dugu. Harro egoteko modukoa da euskararen ordezkaria izatea munduan".
Horrekin beste mugarri bat jarriko dute. Izan ere, 'Daniel|a|' izan zen Seriesland-eko sail ofizialean lehiatu den euskarazko lehen websaioa eta sei kategoriatan egin zuen.
Bestalde, Mikel Ayllonek berak tailerra eskainiko du aste honetan Faktorian, transmedia ekoizpenari buruz, gazteei bideratuta:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!