Santa Luzia Abesbatzak 50. urteurrena ospatzeko kontzertu berezia prestatu du larunbaterako. Horrela, urriaren 29an bere kideek eta beste hamar taldek hartuko dute 19:00etan Granja kiroldegia emanaldia eskaintzeko.
Gauzak horrela, Arte On, Arloteak, Aldaiko taldea, Andere Abesbatza, Bi Hotsak abesbatza, Ekin-Joleak, Lankaietako Lagunak, Itxarkundia eta Untzueta dantza taldeak eta San Roke Musika Elkartea arituko dira efemeridea gogoratuko duen ekitaldian.
Aceros abiapuntua duela 51 urte
Santa Luzia Abesbatzaren lehenengo urratsa duela 51 urte egin zuten Aceros enpresako hainbat langilek, gabon kanten emanaldia prestatzeko. Esperientzia gogoko izan zutenez, talde egonkorra sortu zuten eta horrela 50 urte bete dituzte.
Hasieran metalgintzako konpainia horretako beharginak zeuden bakarrik, baina gero jende gehiago hasi zen batzen. Mende erdi honetan 178 kide izan ditu taldeak. Horietako askok afaria ospatu zuten larunbatean Laudion eta ekoiztutako dokumentala ikusita, oroitu zuten egindako bide luzea.
Izan ere, mugarri anitz izan ditu abesbatzak; 'Un, dos tres' telebista saio ospetsuan agertzea, edota Errusia, Portugal, Argentina, Hungaria, Italia... bisitatzea euskal kantekin osatutako errepertorioa zabaltzeko.
Hurrengo erronkaren lekuko izateko, Granja kiroldegira jo dezakete interesdunek larunbatean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!