Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresen jarduera bultzatzeko antolatu zuten pasa den astean Gau Zuria Laudion. Bideo laburpena sareratu ez ezik, desfile guztien irudiak ere plazaratu ditu APILL elkarteak:
Hori ez ezik, bestelako ekimenak abiatu dituzte kontsumoa tokiko establezimenduetan bultzatzeko. Alde batetik, Laudio Bizia bonoak egongo dira eskuragarri, 65 urtetik gorako herritarren artean 2.000 euroko txekea zozketatuko dute eta tokiko kontsumitzaileen artean Athletic Club-Real Madrid partida ikusteko sarrera bikoitzak ere egongo dira jokoan, San Mamesen VIP gunean gozatzeko futbolaz.