Ostiralean ospatu zuten Arimen Gaua Aretako Kultur etxean

Txabi Alvarado Bañares 2022ko urr. 31a, 06:00

Aretako guraso talde batek antolatu zuen ekimena, modu “erabat autogestionatuan” eta oso harrera ona izan zuen. 

Gaur Aiaraldeko hainbat txokotan ospatuko da Arimen Gaua. Aretan, aldiz, asteburu hasieran egin zuten jaia. "Ostiralean egitea erabaki genuen zubia delako eta familia asko kanpora joaten direlako”, azaldu dute antolatzaileek. Erabaki ona izan zela dirudi, “arrakasta itzela” izan baitzuen ekimenak. 

Kultur Etxean egin zituzten jarduera guztiak. Hainbat tailer burutu zituzten: “familiei eskatu genien komuneko papera eramateko, eta saguzarrak egin genituen horrela. Otarte dendak, aldiz, mamuen gozokiak eman zizkigun”. Kartoizko edalontziak apaintzeko tailerra ere egin zuten, eta gozokiak sartu zituzten gero. “Familiei eskatu genien gozokiak eramatea, dohaintza moduan, eta kriston gozoki pila lortu genuen”. Horrez gain, nabarmendu dutenez, eguneko apaingarri guztiak ama batek egin zituen, eskuz.  

Horrez gain, antolatzaileek oso positiboki baloratu dute Kultur Etxea “berriz bizirik” egotea. Tailerrez gain, joko ugari ere egin zituzten kalean, sokatira edota zapi lasterketa, kasu. 

Ekimen “erabat autogestionatua”

Aretako guraso batzuen artean antolatu zuten jarduera. Talde hori duela urtebete sortu zen, eskolatik kanpo ekintzak antolatzeko helburuarekin. Nabarmendu dutenez, ez dute inolako diru-laguntzarik. Gauzak hala, “ekimen erabat autogestionatua” izan zen ostiralekoa. 

Kultur Etxeko barra ireki zuten, eta familiek prestatutako tortillak jarri zituzten salgai, 30 guztira. Bertan bildutako dirua baliatuko dute taldearen hurrengo jarduerak finantzatzeko. Aurreratu dutenez, Gabonetan eta Aratusteetan antolatuko dituzte hurrengo ekimenak. 

Argazkiak: Aretako guraso taldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide