Laudioko Kulturzaleak elkarteak Zumalakarregi etorbidean kokatutako sorkuntza espazioak horma-irudi berria du aurrerantzean. Aitziber Duarte artista gaztearen 'Zeramika' lanak hartu du Igor Arzuaga ilustratzailearen lekukoa.
Gaur goizean jarri dute murala eta datorren hilabetean egingo duten ‘Inside-out’ ekimen artistikorako argazkiak egiteko ere baliatu dute hitzordua.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte