Bi sortzaileen zaletu ugari bertaratu ziren saioaz gozatzera. Izenburuak iradokitzen duen bezala, koplak izan ziren ardatza. Musika eta azalpenak uztartu zituzten, ia bi orduz luzatu zen emanaldian.
Laudioko auzoei dedikatutako kopla batzuk plazaratu zituzten, besteak beste. Horrez gain, espetxean igarotako urteak ekarri zituen gogora Amurizak, garai hartan idatzitako bertsoak a capella abestuta. Bi sortzaileen arteko elkarrizketak eta txantxak etengabeak izan ziren emenaldi osoan, eta behin baino gehiagotan jarri zituzten ikusleak barrez zein abesten.