Atzo APILL elkartea sari berri baten irabazle izan zen, duela egun batzuk Zumarragan beste bat jaso ondoren. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak merkataritza guneak dinamizatzeagatik ematen duen aitortza eraman zuen elkarte laudioarrak. Ekitaldia Europa Jauregian izan zen eta, besteak beste, Iñigo Urkullu Lehendakariak hartu zuen parte.

Berez, Turismoko, Merkataritzako eta Kontsumoko Euskadi Sariek nabarmendu dute Laudio Berrikusi proiektuaren eragina udalerrian. Egitasmo hori Eusko Jaurlaritzak berak, APILLek, Arabako Foru Aldundiak eta Laudioko Udalak abiatu zuten duela urtebete eta ekimen aitzindaria da. Izen bereko App-ean dago oinarrituta eta tresna horren bidez hainbat kanpaina, zozketa edota inkesta gauzatu dituzte. Jadanik, 2.300 erabiltzaile ditu aplikazioak.