Saio berezia izan zen, obraren azken emanaldia izan baitzen. Modu horretan eman diote amaiera bi aktoreek 2020an abiatutako birari. Izan ere, proiektu berrietan daude murgilduta une honetan, obraren osteko solasaldian aurreratu zutenez.
Emakume sortzaileen zikloaren barruan eskaini zuten atzoko antzezlana. Datorren abenduaren 16an izango da hurrengo zita. Begiak zerumugan ikuskizuna taularatuko dute Miren Agur Meabe olerkilariak eta Dana Moya musikariak. Sarrerak salgai daude dagoeneko Faktoria.eus atarian.