Aste honetan izan dira Aiala Vidrio enpresako hauteskunde sindikalak eta ELA erakundeak bere nagusitasunari eutsi dio modu argian, erabateko gehiengoa errepikatuta. Hain zuzen, 350 langileek euren botoa eman ostean, ELAk 9 ordezkari izango ditu, LABek 3 eta CCOOk bakarra.
ELAk berak eman du emaitzen berri eta azpimarratu du Aiaraldeko enpresa garrantzitsu honetan duela lau urteko eserleku kopuru berari eutsiko diola eta hori da, bere ustez, langileen gehiengoaren babesa lortu dutelako berriro.
Duela lau urte ELAk kide bat gehiago jarri zuen enpresa batzordean, UGTren kalterako, sindikatu hori desagertu baitzen organo horregatik. LABek eta CCOOk duela lau eta zortzi urteko emaitzak errepikatu dituzte.