Euskararen makila entregatzeko ekitaldia egin dute gaur eguerdian Laudioko Aldai plazan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarauaren barruan. Iaz Laudio Ikastolak jaso zuen makila. Aurten, aldiz, La Milagrosari pasatu diote lekukoa, 100 urte bete baititu Ugarteko eskola horrek.
Hainbat ikaslek hartu dute parte ekitaldian. Polimetria liburuko zenbait olerki labur erreziatatu dituzte. Talde argazkia egin dute jarraian, eskolako irakasle, guraso eta ikasle-ohiekin batera.