Laudioko Udalak 25.000 euroko aurrekontua prestatu du herriko 18 eta 35 urte bitarteko gazteak laguntzeko etxebizitzako alokairua ordaintzen.
Gehienez, onuradun bakoitzak 1.800 euroko laguntza eskuratuko du urte osoan, hau da, 150 euro hilero. Edonola ere, baldintzak ezarri ditu tokiko erakundeak deialdian parte hartzeko:
- Udalerrian urtebete gutxienez egon behar dira erroldatuta eskatzaileak.
- Diru-sarreren zenbateko hauek ez gainditzea: 23.000 euro gordin urtean, eskatzaile bakar baten kasuan, eta 32.000 euro gordin urtean, bi eskatzaile edo gehiagoren kasuan.
- Udalerrian dagoen etxebizitza libre batean bizitzeagatik ordaintzea alokairua.
Printzipioz, 25.000 euro bideratuko ditu tokiko erakundeak, baina eskaeren arabera, kopuru hori handitu ahal izango da.
Eskabideak aurkezteko epea indarrean egongo da deialdia Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean, 30 egunez.