Idazle lekeitiarrak izen bereko poema liburu ilustratuan argitaratutako olerkiak irakurriko ditu, Dana Moya musikari kubatar-euskaldunaren laguntzarekin. Honek, gainera, Kubako poeten musikak eta letrak interpretatuko ditu, baita zenbait euskal poetenak ere, Jon Gederiagarenak, Leire Bilbaorenak edota Meaberen beste batzuk ere.
Zita Faktorian izango da gaur 20:00etan eta sarrerak hemen eskuratu daitezke. Miren Agur Meabek azaldu duen moduan, zentzumenei eragiten ahaleginduko dira ordubete inguruko saioan.