José María Forqué zinema zuzendari eta gidoilariaren izena duten sariek Esti Urresolaren lana goraipatu zuten atzo Madrilen, IFEMAn, hain zuzen, egindako galan, 'Cuerdas' film laburrari esker. Laudioarrak bere kategorian irabazi zuen, baina beste sailetan As bestas, Cinco lobitos, Argentina 1985, Apagón eta Rapa hautatu zituzten.
Atzoko hitzordua oso garrantzitsua da ikus-entzunezkoen esparruan Espainiako estatuan eta horren isla da Urresolarekin batera agertzen diren izen-abizenak: Rodrigo Sorogoyen, Laia Costa, Ricardo Darín...
Horrez gain, komunikabide askoren iritziz, saria jasotzeak Goya Sarietan ere gailentzeko bidean jarri du Esti Urresola. Hala ere, gogoratu beharra dago Cannesen jadanik aitortza izan zuela pelikulak.