Goya zinema sarietan egongo dira Esti Urresolaren 'Cuerdas' film laburra eta Mikel Bustamante aktorea

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko abe. 1a, 18:51

Esti Urresola Solaguren eta Mikel Bustamante Goya sarietan egongo dira.

Esti Urresola zuzendari laudioarraren Cuerdas film laburra hautatu dute Goya zinema sarien XXXVIII. edizioan lehiatzeko. Urresolaren azken lanak ibilbide oparoa izan du orain arte; maiatzean saria jaso zuen Canneseko jaialdian, besteak beste. Mikel Bustamante amurrioarrak ere baditu Goya sari bat lortzeko aukerak, errebelazioko aktore onenaren kategorian. Leire Orueta Gomez laudioarraren lana ere hautatu dute, zeharka.

Hautaketa fasea gainditu eta Goya zinema sarien XXXVIII. edizioan egongo da Esti Urresolaren Cuerdas filma. Espainiako zinema akademiako kideek 34 film laburren artean hautatu dute zinemagile laudioarraren lana, datorren otsailaren 11n Malagan ogingo den sari banaketan egoteko.

Hain zuzen ere, fikziozko film labur onenaren kategorian lehiatuko da Urresolaren pelikula, Arquitectura emocional 1959, Chaval, La entrega eta Sorda lanekin batera.

Ibilbide oparoa

Goya sarietara iritsi aurretik, aipamen eta sari ugari eskuratu ditu honezkero Urresolaren Cuerdas filmak: Abycine zinema independenteko festibalean lehen saria lortu zuen eta Avilés Acción Film Festivalen film labur onenaren saria eman zioten ikusleek. Gainera, maiatzean, beste sari bat ekarri zuen zuzendari laudioarrak Canneseko jaialdi entzutetsutik.

Mikel Bustamante ere Goya sarietan

Mikel Bustamantek ere aukera handiak ditu Goya sari bat lortzeko, datorren otsailaren 11ko sari banaketan. Zinemagile eta aktore amurrioarrak Cinco Lobitos euskal produkzioan egindako lanagatik hautatu du Espainiako Zinema Akademiak, Errebelazio-aktore onenaren kategorian.

Leire Orueta Gomezen lana ere, aitortua

Zuzenki hautatu ez badute ere, Leire Orueta Gomezen lana ere egongo da presente Goya sarietan. Artista laudioarrak Modelo 77 filmaren arte departamentuan egin zuen lan, eta filma horren arte zuzendaritza ere hautatu dute sariketarako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide