Laudio Atletismo Klubak sare sozialetan iragarri dutenez, abian dago Laudioko Herri Kroseko izen-ematea. Webgunea ere prestatu dute, eta bertan eskura daiteke dortsala. Ekimenaren data ere aurkeztu dute: otsailaren 19an izango da kirol proba, 11:00etan.
Dortsalen prezioa 7 eurokoa izango da, otsailaren 17 arte, eta 15 eurokoa azken bi egunetan
Hamabosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta bi proba izango ditu: herri lasterketa 11:00etan aterako da herriko plazatik, eta umeen lasterketa 12:00etan. Alabaina, haurrek zirkuitu ezberdina izango dute, adinaren arabera.
Aurreratu dutenez, zirkuituaren nondik norakoak beranduago iragarriko dituzte. Hemen ikusi daiteke iazko argazki erreportajea.