Arkaitz Eskuza laudioarrak debuta egingo du pilota profesionalean urtarrilaren 6an, ASPE enpresaren eskutik, eta gaur 13:30ean Faktorian elkarrizketa egingo du, zuzenean. Kirolariak hitz egingo du bere ibilbideari eta bizipenei buruz, eta bere ezaugarri eta erreferenteen inguruan ere mintzatuko da.
Arabako bigarren pilotari profesionala izango da Eskuza, Iker Larrazabal amurrioarraren ostean eta, bere iritziak entzuteko interesa izanez gero, webgunean, Twitch eta Youtube kanaletan egongo da ikusgai elkarrizketa.