ArteOn eta Bi Hotsak abesbatzek eta ASASAMek elkartasun kontzertua eskainiko dute abenduaren 29an

Aitor Aspuru Saez 2022ko abe. 27a, 07:09

ArteOn abesbatzako gazteak Laudion egindako beste emanaldi batean. / Aiaraldea.eus

ASASAM elkarterako dirua biltzea izango da emanaldiaren helburua. ArteOn eta Bi Hotsak abesbatzetako kideek ez ezik, buru osasunaren esparruan lan egiten duen elkartearen musikoterapiako talde batek ere abestuko du.

Ostegunean 20:00etan musika eta elkartasuna lotuko dute ArteOn Laudioko gazteek eta Bi Hotsak abesbatzak. Izan ere, ASASAM elkartearen aldeko kontzertua egingo dute Lamuzako San Pedro Elizan. 

ASASAMeko erabiltzaileek ere abestuko dute

Musika emanaldia ez da ezerezetik sortu, eta ArteOn eta ASASAM elkartearen arteko harremanaren ondorioa izan da. Berez, ArteOnek duela urte batzuk proposatu zion buru osasunaren esparruan lan egiten duen elkarteari musikoterapia txertatzea bere jardueren artean. Ideiak oso harrera ona izan bazuen ere, azkenen ez zen gauzatu dirulaguntza faltagatik.

Aurten, ordea, proiektuak aurrera egin du eta ArteOnek eskarmentu handia duen Ana Martin musikoterapeuta erakarri du. Tailerrak arrakasta izan du elkartean eta abesbatza txikia sortu dute erabiltzaileekin, zeintzuek ostegunean abestuko duten.

Kontzertuan ekarpen ekonomikoak egiteko aukera egongo da, baina norbaitentzat ezinezkoa izango balitz joatea, dohaintza egiteko aukera izango luke Laboral Kutxako ES25 3035 0045 27 0450018196 zenbakiko kontu korrontean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide