Ostiralean dantzaldi batekin irekiko dute Sant Rokezar erretiratuen elkarteko lokal berria. Laudioko Udalak 84.869,44 euroko inbertsioa egin du Virgen del Carmen kaleko 22. zenbakian dagoen higiezina erosteko eta atontzeko. Lokala adinekoen egoitzaren alboan dago eta hori osatzen duten bi espazioekin bateratuko da.
"Azpiegituraren kanpoaldea eta barrualdea ere berritu dira, eta leihate berriak ireki dira, lokalari argitasun handiagoa eta aireztapen hobea emateko. Era berean, azpiegituraren instalazio elektrikoa erabat ordezkatu da eta erradiadore berriak gehitu dira", azaldu du Udalak.
Martxoan hasi ziren lanak eta hasierako aurrekontua 69.908,22 eurokoa izan zen.