Uxue Alonso Euskadiko Selekzioarekin ari da jokatzen Espainiako Kopa

Aitor Aspuru Saez 2023ko urt. 3a, 17:18

Uxue Alonso irudiaren ezkerrean, eserita, gaurko garaipena ospatzen. / Euskal Eskubaloi Federazioa

Alicanten ari da lehiatzen txapelketa eta Uxue Alonsoren taldeak lehen garaipena lortu du gaur. Bihar Nafarroako Selekzioaren kontra neurtuko dituzte indarrak eta ostegunean Galiziakoarekin.

Uxue Alonso eskubaloi jokalari laudioarra Alicanten dago orain Espainako Kopan parte hartzen, gazte kategorian. Izan ere, Euskadiko Selekzioak hautatu du hiru partida jokatzeko. Lehenengoa gaur izan da La Nucíako Camilo Cano pabilioian eta Euskal Autonomia Erkidegoko taldeak Kataluniakoa menperatu du 26-24. Norgehiagoka osoa hemen ikus daiteke:

Gaur goizean Alonsok ez du golik sartu, baina, egia esanda, bere taldeko tanto guztiak sei jokalariren artean banatu dituzte.

Bihar toki berean 12:00etan Nafarroako taldea izango dute aurrez aurre. Nafartarrek indartsu hasi dute txapelketa eta 38-24 irabazi diote Galiziako selekzioari. Ostegunean Altean 10:00etan jokatuko duten partidan galiziarrak izango dira laudioarraren aurkariak. Hitzordu guztiak zuzenean eskainiko dituzte hemen

Uxue Alonsorentzat ez da lehen esperientzia Espainiako Kopan

Egun Barakaldoko Zuazo Klubleko kidea bada ere, Uxue Alonsok Laudio Eskubaloi Klubean hasi zuen bere ibilbidea eta tokiko taldean zegoenean, haur kategorian, Espainiako Kopan ere parte hartu zuen 2019an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide