Tomasa eta Terencio erraldoiek urtarrilaren 6an egingo dute urteko lehen kalejira

Aitor Aspuru Saez 2023ko urt. 4a, 15:15

Erraldoiekin dantzatzeko parada emango dute ostiralean. / Aiaraldea.eus

Eguerdian abiatuko dira Herriko plazatik Laudioko gaiteroen laguntzarekin. Erraldoiak kudeatzen dituzten gazteek adierazi dute San Roke Jaietan ez ezik, Tomasa eta Terenzio beste egun batzuetan ere ateratzea dela euren asmoa.

Abenduaren 31n kalejira egin ostean, Tomasa eta Terenzio erraldoiak berriro aterako dira kalera urtarrilaren 6an. Zehazki, 12:30ean Herriko plazan hasiko da ibilbidea eta herrigunean egongo dira 14:00ak arte, gutxienez. Erraldoiekin batera Laudioko gaiteroak arituko dira giroa alaitzen.

Kalejira gehiago

Terenzio eta Tomasaren kudeaketa Sebastian Martin Manzano 'Txanin' eta Jose Ignacio Goikoetxea 'Txetxu' laudioarren esku egon da azken berrogei urteetan, baina iaz lekukoa eman zioten Julen Anda eta Andoni Sanchez gazteei. 

Txaninek eta Txetxuk omenaldia jaso zuten iaz eta pregoilari izendatu zituzten, jaiak alaitzeko egindako lanagatik. Orain, horren ardura Julen Anda eta Andoni Sanchezen esku dago. Andak Aiaraldea Komunikabideari aipatu dio bere asmoa ez dela erraldoiak soilik San Roke Jaietan ateratzea: "Horregatik egin genuen kalejira abenduaren 31n eta urtarrilaren 6an ere deitu dugu. Gure ideia da urte osoan zehar kalean ikusteko eta dantzatzeko aukera ematea eta jendea parte hartzera animatu nahi dugu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide