Astelehen goizean, urtarrilaren 9an, hilik aurkitu zuten laudioarra Kutxabankek Izarran duen bulegoan. Lan heriotza ez traumatikoa izan zen. 2022an 69 lan heriotza egon ziren Euskal Herrian eta 23 izan ziren ez traumatikoak. 2023ari dagokionez, Euskal Herrian izan den lehen lan heriotza da. LAB sindikatuak jakinarazi duenaren arabera, behargina bakarrik zegoen lanean.
Sindikatuak Kutxabanken pribatizazioak langileen lan eta bizi baldintzetan eragin duela salatu du ohar bidez, arrisku faktoreak areagotu baitira. "Kutxabankek, gastuak gutxitzeko, historikoki Vitalek zuen gutxienez bi langile egoteko segurtasun neurria bertan behera utzi zuen, bulegoetan langile bakar bat egotea ahalbidetuz. Posible da neurri hori ezabatu ez balitz, gaur heriotza baten aurrean ez egotea”, adierazi du.
Bestalde, igandean lan heriotzak salatzeko eta Luiaondoko kontagailua inauguratzeko ekitaldia deitua du Aiaraldeko Greba Batzordeak, 12:30ean udal bulegoaren parean.
Langile bat hil da, 2023ko lehen lan istripu hilgarrian. Izarran gertatu da, Araban. Kutxabank-eko langilea zen. Hemen LABen salaketa:#PrekarietateaHiltzailea pic.twitter.com/rCRhgHTbae
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) January 10, 2023