Urtarrilaren 6an egin zuen profesional kategorian estreinaldia Arkaitz Eskuza pilotari laudioarrak. Herriaren Pilota Elkarteko kide ohiak garaipena lortu zuen gainera. Bigarren partida ostiral honetan izango du, hilaren 13an, Getarian. Hain zuzen, Dariorekin batera osatuko du bikotea, eta Victor-Erostarbe izango dute aurkari.
Promozio mailako binakako partidan ariko da, beraz, Eskuza bigarrenez. Aiaraldearrek zein interesdunek ETB1ean jarraitu ahalko dute pilota jaialdia, 22:15ean hasiko baitute emisioa.
18 urte ditu pilotari laudioarrak, eta ASPE enpresarekin sinatu berri du kontratua. Larunbateko partidan bikote izango duen Darioren aurka lehiatu zen bere debutean, eta garaipena eskuratu zuen Elezkanorekin batera (22-12) Dario-Arbizu bikotea irabazita.
Aiaraldea Komunikabideak zuzeneko emisio bidez elkarrizketatu zuen hilabete hasieran pilotari profesionala: