2023. urteari heltzeko bilera irekia deitu du Laudioko Mugimendu Feministak. Sare sozialetan zabladu dute deialdia. Hain zuzen, igande honetan -urtarrilak 22- bilera irekia antolatu dute, "martxoaren 8a antolatzeko". Hala adierazi dute deialdiarekin batera zabaldutako testuan. Hitzordua Gure Aukera elkartean izango da, 17:30ean.
Helburu nagusia martxoaren 8ko planteamendua osatzea izango da. Zentzu horretan, bileraren garrantzia azpimarratu du eragileak: "Emakume* eta identitate disidenteen ahotsak arretaz entzun eta bozgorailua ematen dien herria izan daiteke soilik herri feminista. Etorri eta bildu gaitezen!".
2022ko martxoaren 8an ekitaldi ugari egin ziren Laudion zein eskualdean: