Ainize Gastaka abokatua da Laudioko EH Bilduko Mahai Politikoaren hautagaia maiatzeko udal hauteskundeetarako

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urt. 23a, 14:27

Ainize Gastaka abokatua proposatu du EH Bilduko Mahai Politikoak zerrendaburu izateko. / Aiaraldea.eus

Laudioko EH Bilduren Mahai Politikoak Ainize Gastaka abokatua aurkeztu du maiatzeko udal hauteskundeetan zerrendaburu izateko. Datozen asteetan militantzia guztiarekin adostuko dute erabakia, eta behin betiko hautagaitza aurkeztuko dute.

Ainize Gastaka 37 urteko abokatu laudioarra da EH Bilduren Mahai Politikoak datorren maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan zerrendaburu izateko egindako proposamena. Gastakak berak eman du Mahai Politikoaren erabakiaren berri sare sozialetan, erronka berri hau "ilusioz eta gogoz" hartzen duela adieraziz.

Mahai Politikoaren erabakia EH Bilduren militantziaren esku dago orain. Koalizio abertzaleak prozesua abiatuko du bere oinarriarekin bestelako proposamenak jasotzeko asmoz, behin betiko hautagaitza aurkeztu aurretik.

Ibilbide luzea abokatutzan

2012az geroztik abokatu gisa dihardu Ainize Gastakak. Zuzenbide zibilean, administratiboan eta penalean espezializatua dago; besteak beste, genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko ofiziozko txandako abokatua izan da. Horrez gain, Galder Barbado gazte amurrioarraren abokatua ere izan da.

Laudioko herri mugimenduan parte hartze aktiboa izan du Gastakak, baita gazte zein ikasle mugimenduan ere. Azken udal hauteskundeetan EH Bilduren hautagaitza-zerrenda osatu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide